Emmi Pikler
Emmi Pikler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emilie Madeleine Reich |
Jaiotza | Viena, 1902ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | Budapest, 1984ko ekainaren 6a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Farkasréti Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | György Péter (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pediatra eta psikiatra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Emmi Pikler (Viena,1902ko urtarrilaren 9a, Budapest,1984ko ekainaren 6a), pediatra, autorea eta mintzalaria . Haurtzaroko zaintza arduratsuan oinarritutako hausnarketak sustatu nahi zituen. 1946. urtean, Budapesteko (Hungaria) abegi-etxeaz arduratu zen aldaketa handiak eginez. Bere helburua, 0-6 urte bitarteko haurren autonomia eta osotasuna babestea izan zen. Abegi-etxea 2011. urtean itxi zen, baina 2006. ean Pikleren Haurren Zainketarako Institutu bihurtu zen, haurreskola eta formazio zentroa bezala funtzionatuz. Gaur egun ere, funtzionatzen ari da Piklerren pedagogia mantentzeko, hau da, haur eta ume txikiak errespetuz zaintzea. Horren ondorioz, mundu osoan zehar, elkarteak sortu dira, Piklerren pedagogia eta bere eginkizunak zabaltzeko.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emmi Pikler Hungarian jaio zen 1902ko urtarrilaren 9an. Vienan medikuntza ikasi zuen, eta 30eko hamarkadan pediatra aritu zen familiekin. 1946. urtearen hasieran, Budapesteko Lóczy kaleko abegi-etxearen zuzendaria izan zen 30 urtez (gaur egun Pikler Institutua dena). Bertan, umezurtzak hartzen zituzten(3) Piklerrek garapen egokia izan zezaten metodo aproposena bilatu zuen. Halaber, kontuan hartu behar da haurtzaro ona edukitzea eta gurasoekin ez egoteagatik sortzen dira arazoak ekiditea garrantzitsutzat hartzen zuela.(2)
Nahiz eta Lóczy zaintza metodo berritzailea aurrera eraman, ume txikiei bere garapenean laguntzeko, hezitzaileek ezin zuten ama ordezkatu. Hala ere, Instituzio honetan umeen eta haien zaintzaileen arteko harreman estuak sortzea lortu zuen. Haur bakoitzaren bakarkako zainketei eskainitako banakako arreta, egunerokotasunaren koherentzia eta behar indibidualei egokitutako erantzunen bidez, eman zitekeen.[1]
Lóczy institutuaren zabalkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lóczy institutuak bere metodo pedagogikoa horrela zabaltzen du:
- Haur-hezkuntzako hezkuntza zentroa.
- Familientzako Zerbitzuak, jolas-taldeak, umeen eta gurasoen taldeak.
- Mundu osorako profesionalei bideratuta dagoen Formakuntza Zentroa.
- Haur eta umeentzako garapen eta hezkuntzara bideratuta dagoen Ikerketa Zentroa.[2]
Piklerren metodoaren printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piklerren Pedagogiaren Printzipioak hurrengoak dira, besteak beste.
- Lehenengo printzipioa autonomia-balioa da, zeinetan motrizitate autonomoaren bidez, jokoaren bidez eta jarduera autonomoaren bidez eragin ahal den.
- Helduak ez du zuzen eskuhartu behar umearen jarreran edo mugimenduan. Helduak umearen konpetentzietan konfidantza izan behar du.
- Garrantzia asko ematen dio umearen afektibitateari, helduaren eta umearen arteko harremanei. Zaintzen bidez, erlazio txeratsu pribilegiatuaren balioa garatzen da baita ere. Horrekin batera, erreferentziazko hezitzailearen bidez, haurrarenganako arduren jarraitutasuna eta egonkortasunaren balioa eman daiteke.
- Errespetuaren eta haurraren eguneroko bizitzako ekimenaren sustapenaren bidez, haurrari bere buruarekiko eta bere ingurunearekiko kontzientzia hartzea lortzen da. Haurra subjetu aktiboa da eta bere partehartzea bilatu behar da.[2]
- Hezitzaileak une oro kontatu egiten diote haurrari egingo diotena, baita bere baimena eta partehartzea eskatu ere.
- Espazio zabala eta seguroa eta arropa egokia eman behar zaio jarduera aurrera eramateko.
Printzipio hauek errespetatu behar dira, umearen egonkortasuna ez apurtzeko. [3]
Piklerren metodoa eguneroko arduretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurren bizitzako lehenengo aldian, ezaugarri ezberdinak garatu ditzakete, adibidez berak bakarrik gauzak egitea edo ekintzak berezkotasunarekin egitea. Baina hori emateko helduek transmititzen dituzten baldintzak egokiak izan behar dira, hau da, ingurune seguru bat. Horrez gain, ondo zainduta egoteko, egunerokotasuneko ekintzak modu aproposean egin behar dira, koreografiak elikadurarako eta higiene zaintzetarako.
Piklerrek errespetuan oinarrituta zegoen hezkuntza sistema bat sortu zuen. Berak, umeen garapen motorra naturala zela pentsatzen zuen. Helduek ez dute umearen mugimenduan zuzen eragiten, umeak bakarrik egiten du. Helduek ezin dituzte umeak baldintzatu, aske utzi behar dituzte.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
Zuzendu beharrekoa: Liburuen izenak jatorrizko hizkuntzan eman edo euskaratu, ez gaztelaniaz |
Emmi Piklerrek, hizkuntza ezberdinetan artikulu eta liburu asko idatzi zituen bere bizitza osoan zehar. Liburu horietako batzuk hurrengoak dira:
- “Qué sabe hacer tu hijo”. 1938.urtean argitaratu zen. Liburu honetan 100 haurrei ateratako argazkien bidez, haien garapen motor askea aurkezten da. Horrez gain, haurren gaitasunengan eduki behar den konfiantza eta erlazio txeratsu osasuntsuak eduki behar direla adierazten du. Lan hau, familientzako bideratuta dago.
- “Moverse en libertad. Desarrollo de la motricidad global”. 1969.urtean argitaratu zen. Bere ikerketa zientifikoaren sintesia da, eta haurraren garapen motor autonomoari buruz hitz egiten du.[2] Liburu honetan Piklerrek gurasoen eskuhartze zuzenak eragiten duen eragozpenak adierazten ditu:
- Umearen mugimenduaren ahalmenean eragozten da, menperatzen ez duen jarrera batean kokatzen badugu, umeak ezin du jarrera horretatik atera; adibidez buruz behera uztean berak ezin duenean buelta eman.
- Horrez gain, umeak menperatzen ez duen jarrera batean kokatzen badugu, giharrak bortxatzen ari dira.
- Azkenik, ezin bada jarreraz aldatu laguntzarekin heldu delako postura horretara, bakarrik egin ahal du heldu baten laguntzarekin. Horrela heldu baten menpe egongo da, eta horrela bere garapen autonomoa oztopatu egiten da.
Emmi Piklerrek azaltzen du, umeak arropa aproposarekin egon behar direla, mugimenduak ondo egin ahal izateko. Dauden ingurunea segurua izan behar da, eta helduak aske utzi behar du, bere garapena ondo emateko. Hezitzailearen lanak: behaketa egitea eta umearen garapenaren informazioa erregistratzea, zaintza momentu pribilegiatuetan banakako arreta ematea, espazioa eta material egokiak prestatzea. Haurren eta helduen arteko harremana eraman handikoa eta begirunetsua izan behar da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Emmi Pikler. 2016-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ a b c «Didáctica de la Educación Infantil - Emmi Pikler y el Instituto Lòczy de Budapest» didacticaeducacioninfantil.wikispaces.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Emmi Pikler» pikler.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).